Legazpiko musika taldeen alardea
Subeltza Egun arrakastatsua ospatu zuten musikari legazpiarrek larunbatean. Eguerdian hasi eta goizaldera arte luzatu zen festa.

Musika alarde paregabea bihurtu zen larunbateko Subeltza Eguna, eguerdian hasi eta goizaldera arte luzatu zen festarekin. Udalak utzitako lokaletan entseatzen duten musika taldeetako batzuk bata bestearen atzetik kateatutako emanaldiak egin zituzten, Nafarroa kalean, Azokan eta kalean bertan.
The Keller’s, Oxida, Loak, Akerren Seinale, Xaukena, Emaion, Wayside eta Elbereth arduratu ziren egun osoan zehar musika jartzeaz, eta Whäldemar bizkaitarrek itxi zuten egitaraua. Batzuk Nafarroa kaleko taulatuan jo zuten, beste batzuk Azokan, eta Xaukena elektrotxaranga, kalez kale ibil zen.

Emaion.

Wayside.

Xaukena

Loak

The Keller’s