Ordiziako garagardo festarako boluntarioen izen-ematea zabalik
Ordizia errugbi elkarteak ekainaren 26tik 28ra egingo du urteroko 25. garagardo azoka.

Ordizia errugbi elkarteak ekainaren 26tik 28ra egingo duen urteroko garagardo festan lan egiteko boluntarioentzat izena emateko epea zabalik dago. Martxoaren 30a da azkeneko eguna.
Aurten 25. azoka izango da. ORE-ren esanetan, “beti bezala, Ordizia Rugby Elkarteak asmoa hartu du festa antolatzeko, baina zuen laguntza ezin bestekoa da. Klubarentzako diru iturri xume baina ezinbestekoa bihurtu den ekitaldiak jende andana behar du antolaketa eta zerbitzu lanetarako eta gure taldeko batzarkide, staff-kide eta jokalariekin soilik ezinezkoa da lan kargari aurre egitea. Zuen laguntza beharrezkoa soilik ez, ezinbestekoa bihurtu zaigu, jende nahikoa biltzen ez badugu, ezingo bai dugu ekitaldia aurrera atera”.