Goierri Xake taldea Gipuzkoako bigarren mailara igo da
Goierri Xake taldea Gipuzkoako bigarren mailara igo da. Azken partidak larunbatean jokatu zituzten, Astigarragako taldearen aurka. Urretxu eta Zumarragarrak nagusitu egin ziren eta, hala, hirugarren postua eta igotzeko txartela lortu zituzten. Taldea Ketxus Amenabar, Juanjo Muñoz, Pablo Arraiza, Oier Luqui, Iñaki Vicente de Vera, Carlos Legaristi, Javier Osinaga, Diego Bilbao eta Rufino Marcok osatzen dute.
Maiatzean partida azkarrak jokatuko dituzte Goierriren egoitzan. Txapelketa horretan nahi duten guztiek parte har dezakete.