Zintzo-Mintzok Irimo eta Deskargako altxorrak ezagutzera emango ditu
Kultur ibilaldia antolatu dute iganderako
Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak kultur ibilaldia antolatu du iganderako. Irimoren magalean eta Deskargako inguruan ezkutatzen diren altxorrak, historia, geografia eta kondairak ezagutzera emango dituzte: bidelapurrak, batailak… Mendizaleak 09:00etan abiatuko dira, Areizaga-Kalebarren plazatik. Izena emateko, sakatu hemen edo idatzi zintzomintzoeuskaraelkartea@gmail.com helbidera.