Ordizian busti dira esklerosi anizkoitza dutenen alde
Ademgi elkarteko kideek postua jarri dute kalean, Busti Zaitez kanpainaren barruan. Gaixotasunari buruz kontzientziatzea da helburua.
Esklerosi anizkoitza duten Gipuzkoako pertsonen alde lan egiten duen Ademgi elkarteak Ordiziara ekarri du gaur Busti Zaitez kanpaina. Gaur azoka eguna izan dela baliatuz, elkarteko bi kidek postua harri dute Barrena jauregitik gertu, eta bertan, gaixotasun horri eta Ademgiri buruzko informazioa emateaz gain, aurtengo Busti Zaitez kanpainako materiala izan dute salgai.












