Bigarren eskuko arroparen azoka ibiltaria, Olaberrian igandean
Berrerabilitako ehunekin arropa konpontzeko eta Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak ere egongo dira.
Emausen bigarren eskuko dendaren irekiera ekitaldia Biziolan.Lide Egizala Biziola Kooperatibak eta Batuz Fundazioak bigarren eskuko arroparen azoka ibiltaria Olaberrian egingo dute, igandean, 12:00etatik 14:00etara bitartean.
Azoka ibiltarien bidez, bigarren eskuko arroparen eskaintza tokiko komunitateetara hurbiltzeaz gain, kontsumo ohitura arduratsuagoak sustatu eta herrietako ekimenekin elkarlanerako espazioak sortu nahi dira.
Egitasmoak dagoeneko hainbat herri bisitatu ditu, besteak beste, Ataun, Zerain eta Itsasondo, eta herriz herri zabaltzen jarraitzen du.
Ehunak berrerabiltzen
Ehungintza ingurumen inpaktu handiko sektorea da, lehengaien kontsumoari eta sortzen dituen hondakinei dagokienez. Beraz, arropa berrerabiltzea «funtsezkoa» dela diote antolatzaileek.
Azoka ibiltariaz gain, ehunak berrerabiltzeko tailerrak ere egongo dira. Arropa konpontzeko teknikak erakutsiko dituzte: «Botoiak josten, zuloak konpontzen…»













