Igande gauen hainbat lan egin dituzte N-1 errepidean, Ordizia parean
Igande gauetik astelehen goizera egin dituzte lanak, eta N-1erako hainbat sarbide itxiko dituzte.
Ordiziako San Joan auzoko N-1 errepiderako sartu-irteera puntua.Hitza Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du igande gauean afekzioak egongo dira N-1 errepidean, Ordizia parean, hainbat lan egin behar dituztela eta. N-I eta A-15 errepideetan sistema berriak instalatu behar dituzte, eta ibilgailuen zirkulazioan eragina izango du urriaren 18tik 19ra bitarteko gauean.
Urriaren 18ko 22:00etatik urriaren 19ko 06:00etara, honako adarrak itxiko dituzte:
- N-422-1-S errepidetik Donostiarako noranzkoan San Joan auzorako sarbidea, Ordiziako udalerrian.
- N-422-2-S errepidetik Etzegaraterako sarbidea, San Joan auzora, Ordiziako udalerrian.
- N-422-1-E errepidetik Donostiarako noranzkoann dagoen sarbidea, Ordiziako udalerrian.
Donostiako noranzkoko N-I-422-1-S eta N-I-422-1-E adarren mozketek, N-I-426-1-S eta N-I-426-1-E adarrak erabiltzera behartuko dituzte ibilgailuak.
Etzegarateko noranzkoan N-I-422-2-S errepidetik San Joan Auzora sartzeko adarra ixtearen ondorioz, auzo horretara joan nahi duten ibilgailuek N-I-420-2-S errepidea erabili beharko dute.













