Pertsonaia edo Erakunde Soziala Saria jasoko du Paco Etxeberriak
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetaritza Sariak Bilbon banatuko dituzte, azaroaren 4an.
Paco Etxeberria 2026ko Goierriko txotx irekiera ekitaldian, urtarrilean.Iñaki Gurrutxaga Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak Euskal Kazetaritza Sariak emango dituzte aurten ere. Paco Etxeberria (Beasain, 1957) auzi mediku eta antropologo forentseak Pertsonaia edo Erakunde Soziala Saria jasoko du.
Euskal Kazetariak Saria El Correo egunkariko Olatz Barriuso kazetariari emango diote, Ibilbide Profesionalaren Saria Santi Segurola kirol kazetariari, Ingurumen Komunikazioa Saria ETBren Bizi natura saioari, Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell Saria Nieves Concostrina idazle eta kazetariari, Kazetaritza Digitala eta Narratiba Berriak Saria Junkeraren ahotsak podcastari, Ohorezko Saria Mikel Ezkerro Argentinako historialaria zenari eta Fotokazetaritza Saria Jose Miguel Martinez argazkilariari.
Sari-emate ekitaldia Bilbon egingo dute, azaroaren 4an.













