Pilota jaialdia hurrengo larunbatean, Ataunen
Ataungo hiru pilotarik jokatuko dute: Zubizarreta IV.ak, Senarrek eta Albisuk. Horietaz gain, Artola eta Landa ere izango dira.
Albisu eta Senar bikote Zubizarreta III.aren eta Iztuetaren aurka Auzoetan, 2024an.Aimar Maiz Pilota jaialdia egongo da Ataungo Auzoeta pilotalekuan, hurrengo larunbatean, hilak 24, 18:30ean. Bertan, herriko hiru pilotarik jokatuko dute, beste batzuen artean: Beñat Zubizarretak (Zubizarreta IV), Beñat Senarrek eta Jon Ander Albisuk.
Batetik, Zubizarreta IV.ak bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako partida jokatuko du. Aurkaria zehazteko dago oraindik. Bestetik, binakako partida bat jokatuko da. Albisu eta Senar herritarrek Artolaren eta Landaren aurka jokatuko dute.

Beñat Zubizarreta pilotaria.Manex Usarralde
Pilota jaialdia ikustera joan nahi duenak jakin behar du aurresalmenta lekuak jarri dituztela Ataungo leku ezberdinetan: Troskaeta tabernan, Martintxo tabernan, Sutegi tabernan eta Errotaundi okindegian. Fisikoan ez ezik internet bidez ere sarrerak erosteko aukera dago www.entradasfronton.com-en.













