Azken hiru egunetan ia 1.500 positibo kasu atzeman ditu Osasun sailak Goierrin. Aste osoa kontuan hartuta, 3.368 izango lirateke PCR edo antigeno probetan positibo eman duten goierritarrak. Pandemia hasi zenetik, goierritarren seiren bat azken astean kutsatu da.