
Irekiera jendetsua izan du Lazkaon kokatu duten denda komunitarioak. Aurreneko erosketak egiteko aukera ere eduki du jendeak. Aurrerantzean, astelehentik ostiralera 13:00etaik 19:00etara zabalduko dute.

Abenduan onartutako azken estatistika datuen arabera, 69.961 biztanle ditu, 2022ko lehen eguneko balioaz. Aurreko urtetik 289 galdu ditu, %0,41 jaitsi eta joera iraulita.

Nesken senior taldea osatu du Segura Goierrik. Preferente mailan egonkortzea dute helburu 2022/2023 denboraldian. Mutilen preferente taldeak, Segura Goierrik, laugarren partida jokatuko du asteburuan.

Goierriko Dantzari Txikien lehen juntadizoa Zaldibian egingo dute, igandean. Goierriko herri askotan berreskuratuko dute, ekainera arte. Idiazabalen, dantzari helduen topaketa dute bihar.

22. Korrikak 60 kilometro egingo ditu apirilaren 8an Goierrin barrena. Albiste barruan ibilbide herriz herri eta orduz ordu.

Korrika antolatzeko herritarren laguntza eskatu dute. Herria girotzeko ardura hartuko dute

50 kilometro baino gehiago izango dira. Urretxutik sartuko da, apirilaren 8ko arratsaldean; Legorretatik, irten, iluntzean

Hazia kultur elkarteak aurtengo Gabonetan ezin izan du Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunik antolatu, pandemiagatik. Baina urteroko zozketa egin dute, HITZAren egoitzan. Ziburura eta Lazkaora joan dira sariak.

Goierri guztiko ehun bat pertsona bildu dira Igartza jauregian egin den topaketan. Familia argazki batekin eman diote amaiera goizeko jardunari.

Kilometroa 2021en leloa, 'Bat gara, batera, bagara' aldarrikatu dute ekitaldi nagusian parte hartu duten erakundeetako eta gizarte eragileetako ordezkariek. Ordiziako Jakintza ikastolaren San Inazio eraikinean sistema berriaren abiapuntua irudikatu dute.

Ordiziako, Idiazabalgo eta Zegamako alkateak izan dira, besteak beste, Pirinioetako Gazta Artisauen Azokan. Penintsulako azokarik zaharrena da Sant Ermengol fira, iaz mila urteko historia baitu. La Seu D'Urgelleko udalak gonbidatuta joan dira.

BKL Murumendi ere finalean sartu da, markagailua iraulita. Goierri Gaestopas atarian gelditu da

Gipuzkoako Erroten Eguna izango da igandean, eta Goierriko zortzi herritan bisita gidatuak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte.

Aisialdi ekintzek eta bisita gidatuek, ospakizunek, jaiek, musika jaialdiek eta zinema eskaintzak ez dute huts egingo datozen bi asteetan Goierrin. Albiste barruan dituzue ikusgai ekitaldi guztiak, agenda bateratu batean bilduta.

Ramirez de Aldak Altsasuko gazteek auzian bizitakoa elkarbanatu behar zuen, baina egoeragatik atzeratzea erabaki dute

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak arituko dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan

Uda partean otordu on bat laguntzeko ez dago sagardoa bezalakorik. Goierrin, edari horren sorreratik bukaeraraino, prozesu osoa ezagutzeko aukera dago. Igartubeiti baserri museoan garai bateko dolare-baserrietan sagardoa nola egiten zen ikusi daiteke. Eta ondoren, zer hoberik prozesu horren emaitza sagardotegi batean probatzea baino, txuleta eder batekin batera.

51 partaidek eman dute izena, tartean Goierriko zazpi bikote izango dira. Probaren lehen itzulia, istripuagatik neutralizatu dute.

'Bulkada berrien garaia da' dinamikaren barruan, gazte mugimenduan aritutako belaunaldi ezberdinetako pertsonak elkartu eta euren bizipenak kontatu dituzte Ordizian.