Errota zaharrei, argi berria
Gipuzkoako Erroten Eguna izango da igandean, eta Goierriko zortzi herritan bisita gidatuak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte.

Maiatzaren 8an, igandea, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko da lehen aldiz, eta horrekin batera, ondare elementu horien inguruko jarduera programa zabala antolatu dute, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko Goierrin ere egingo dira hainbat. Egun hau ospatzeko ekimena Ihurrita Errota elkarteak bultzatu du eta lurraldeko hainbat elkarte, udalerri eta eragileren laguntza izan dute.
ARAMA
Ibaraseko errotara bisita gidatuak egingo dituzte. Lau txanda izango dira; 10:30-12:00, 12:00-13:30, 16:00-17:30 eta 17:30-19:00. Izen emateak maiatzaren 6ra arte egin beharko dira, udala@arama.eus epostara idatzita edo 943 88 07 39 telefonora deituta.
ATAUN
Bi ekintza antolatu dituzte iganderako. Batetik, Ataungo hamar errotei bisita. 10:00etan, San Martingo plazan elkartuta (kotxea eraman ahal dutenek). Bukaeran, hamaiketakoa egingo dute Aian.
Bestetik, bisita gidatu bereziak egingo dituzte Errotatxora, 10:00ak eta 14:00ak artean. Doakoa izango da. Barandiaran Museoak eta Gipuzkoako Parketxeak antolatuta. Informazioa eta erreserbak, 943 18 03 35 eta 688 895 069 telefono zenbakietara deituta edo barandiaran@gipuzkoanatura.eus epostara idatzita.
BEASAIN
Talo tailerra egingo dute Igartzako errotan. Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko, 943 08 77 98ra deitu edo igartza@beasain.es epostara idatzi behar da.
LEGAZPI
Brinkola auzoan dagoen Igaralde errota eta ogiaren txokora bisita gidatua antolatu dute, 11:00etan. Informazioa eta erreserbak, mirandaola@lenbur.com-en eta 943 73 04 28 telefono zenbakira deituta.
MUTILOA
Errotatxora bisita gidatua antolatu dute, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago eta erreserbak, 943 80 04 50 telefono zenbakira deituta eta udala@mutiloa.eus-era idatzita.
ORMAIZTEGI
Ormaiztgin ere bisitatuko dituzte tokiko errotak, 10:00ak eta 13:00ak artean. Interesa izanez gero deitu 688 657 455 telefono zenbakira edo kultura@ormaiztegi.eus epostara.
ZEGAMA
Intxaustierrota, Gipuzkoako zeramika errota bakarra dena bisitatzeko aukera egongo da 11:00etatik 12:00etara. Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko deitu 943 80 21 87 edo 688 623 609 telefono zenbakietara, edo idatzi mezu bat anduetza@gipuzkoanatura.eus epostara.
ZERAIN
Larraondo zerrategiko teknologia bertatik bertara ikusteko aukera egongo da, 11:00etan. Informazio gehiago eta erreserbak 943 80 15 05 edo 649 946 277 telefonoan eta turimobulegoa@zerain.eus epostara idatzita.
Datozen asteetan, ekintza gehiago
Egun handia maiatzaren 8 bada ere, egun horretatik aparte ere izango dira ekintza gehiago ere. Zaldibian, maiatzaren 15ean, Kanpain errotara bisita egingo dute. Gabirian, maiatzaren 21ean, Igeribar errotara bisita egingo dute. Ezkion, maiatzaren 28an, artoaren inguruan, familientzako tailerrak egingo dituzte, Igartubeiti Baserri Museoan.