Sebastia Sanso i Jaume Balear Uharteetako Gobernuko Hondakinen zuzendari nagusia Goierrin izan da, gaur goizean. Itsasondoko konposgune komunitarioa ikusi du goizean, eta Goierriko EH Bilduko alkate batzuekin Zaldibian egon da ondoren. Bi guneetako hondakin bilketaren eta kudeaketaren esperientziak trukatu dituzte. Baleareetan onartu berri duten Hondakinen Lege berriaren garrantzia nabarmendu dute, hondakinak gutxitzeko sorkuntzan arreta jartzen duena.
Herri bateko argiterian aldaketak egiteko, lehen pausoa datuak izatea dela uste du Lacallek. Argiteriaren egoeraren diagnosi zehatza egiteko, Gonerlux produktua kaleratu dute; Goieki agentziak saritu egin ditu.
Goierri beheko Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa Kudeaketa ikastaroan izena eman daiteke dagoeneko. Negozio ideia bat duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Ikastaroak bi aste eta erdi iraungo du, eta Goiekiren bulegoetan izango d...
Itsasondoko Udalak urteak daramatza ingurune naturala eta landa eremuaren erabilera uztartzeko azterketak egiten eta jarraibideak zehazten. Natur balioen eta paisaiaren kontserbazioan, ...
Goiekik, Goierri beheko garapen agentziak, enpresa baten kudeaketa nola egiten den erakusteko ikastaro bat antolatu du. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena eman dio ikastaroari, eta enpresaren bat martxan jartzeko as...
Goieki garapen agentziak urtero antolatzen duen Enpresa kudeaketa ikastarorako izen-ematea azken txanpan sartu da. Ikastaroa apirilaren 16an hasiko da, eta maiatzaren 4an bukatu. Astelehenetik ostiralera izango da, 09:00etatik 13:00era. Enpresa bat kud...