Goierriko 22 udalbatza osatu dituzte asteburuan, eta horietatik 12tan, alkate berrien esku gelditu da aginte makila; beste hamarretan, berriz, lehendik alkate daudenek jarraituko dute. Udalbatza berrietako zinegotzien %44,1 emakumezkoak dira. Hona hemen Goierriko udalbatza guztien osaketa, herriz herri.