Goizean herritarren arteko txirrindulari probak jokatuko dituzte, eta eguerdian mozorroturik atera dira kalera.
http://youtu.be/jPOq_EJhAgQ Zegamako San Bartolome jaien barruan, "herrian ez daudenekin oroituz", Elkartasun Eguna egin zuten, joan den ostiralean. Herri kirol saioa, elkarretaratzea eta herri afaria egin zituzten. Ikusmin handiena sortu zuen ekitaldia, zegamarren eta segurarren arteko desafioa izan zen. Jende ugari bildu zen udaletxeko plazaren bueltan, herri kirol saioa ikusteko. Neskaz eta mutilez osatutako herri bakoitzeko taldeek, aizkoran, harri jasotzen, oskolak biltzen, trontzan, korrika eta txingatan jardun zuten, proba bakoitzeko lau itzuli eginez. Bukaeran zegamarrak izan ziren nagusi, 23:40ko denbora eginda; segurarrek 2:50 gehiago behar izan zuten.