Hitzaldia eta kantaldia: Karlos Osinaga 'Txap'

Urriaren 10ean, 18:30ean, Karlos Osinaga Txap musikariak hitzaldia eta kantaldia egingo du Lazkaoko Gerriko Txokoan, Hitz&Musik zikloaren barruan.
Karlos Osinaga Txap (Irun, Gipuzkoa, 1972). Gitarra jotzailea eta ekoizlea. 1998tik Lisabö taldeko gitarrista da. Berraktibatu egin dute taldea, eta urte bukaeran bi kontzertu ematekoak dira; Tolosako sarrerak berehala agortu ziren. Aurretik, Kashbad taldean aritu zen. “Euskal Herriko musika ekoizle eraginkorrenetakoa ere bat Txap. Taldeei nondik jo ildoa markatzen dien figura da ekoizlearena, eta Txap-ekin lan egin dute Berri Txarrakek, Anarik, Dut-ek, Fermin Muguruzak, Glaukomak…”, dio Aitor Artzak. Estudioko lana “azpitik gainera” ekarriko dute solasaldian.