Kirola: Goierriko 7 orduak
Emaneurre taldeak bigarren aldiz antolatu du Goierriko 7 orduak kirol proba. Zazpi ordutan zehar ondorengo kirolak ikusi ahal izango dira Beti Alai pilotalekuan eta inguruetan: Goierriko Herrien Arteko Trail Desafioa (Ordizia, Murumendi, Ordizia), arraunlariak ergometroan, Irati Astondoa aizkoran, Amets Bide dantza taldea, kick boxing, eskalada lasterketa, kross fit, bizikleta lehia, korrikako eliminazio proba, motocross free estyle, erromeria Laket taldearekin… Pilotaleku txikian txerriboda, sagardoa, kafetegia… egongo dira.
- Eguna: Apirilak 16, larunbata
- Ordua: 17:00eatik 24:00etara
- Tokia: Ordiziako Beti Alai pilotalekua