30 kilometroren faltan erasoa jo eta bakarrik helmugaratu da Belleville-en-Beaujolais herriko helmugan. Bigarren etapa garaipena du Tourrean
Frantziako Tourrak Goierri zeharkatu du, Legazpitik hasi eta Zaldibiaraino. Bide ertzetatik animo hotsa lagun egin dute txirrindulariek ibilbidearen zati hau.
'Everest solidarioa' bizikleta proba egin dute Zerainen, eta Aztiriako gainera 40 aldiz igo dira. Bildutako diruarekin, herritarrek emandako bizikletak konpondu eta Saharara bidaliko dituzte.
Igandeko etapa "berezia" dela nabarmendu du Ezkioko txirrindulariak. "Txikitatik ibili izan naizen betiko portuak eta errepideak dira, eta amaren jaiotetxearen ondo-ondotik igaroko gara". Aukerarik suertatzen bazaio, etaparen bat lehiatzen saiatuko da.
Igandeko etaparen iritsierak goierritarren mugikortasunari eragingo dio, batez ere zortzi herritakoei. Informazio zehatza, albiste barruan.
Igandean igaroko da Frantziako Tourra, Udanatik Larraitzera. Gorka eta Ion Izagirre eta Alex Aranburu tartean izango dira. Bost orduan, errepideak itxita.
‘Zeraingo Everest solidarioa’ antolatu dute Tourraren aitzakian. Uztailaren 1ean izango da egun osoan zehar. Bizikleta zaharrak konpondu eta Saharara bidaltzea da asmoa, besteak beste.
Frantziako Tourra igandean pasako da Goierritik. Igandea uztailaren 2a da, Santa Isabel eguna. Zumarragarrek sekulako dilema dute: jaietako egun handiaz gozatu ala Tourra ikustera joan?
Frantziako Tourrak Goierri alderik alde zeharkatuko du uztailaren 2an. Errepideak erabat itxiko dituzte aurretik eta ondoren. Goierritar ugari bakartuta geldituko dira.
Ezkioko txirrindulariaren amaren aldekoek pankartak egin dituzte familiakoek Aztirian duten Legorburu baserrian. Ikus argazkiak eta bideoak albiste barruan.
Tourra pasatuko den errepideetan eta herritan zirkulazio mugak izango dira uztailaren 2an. Beasainen are eta handiagoa izango da eragina, uztailaren 2an 11:30etik 16:00etara ezingo delako autoz ibili; ezingo da herritik irten eta herrira sartu. Ekainaren 30ean ezingo da aparkatu Beasainen Tourra igaroko den kaleetan. Errepidea pasatzeko bi pasabide jarriko dituzte, geltokian eta Joan Iturralden.
Movistar Team txirrindulari taldeak gaur goizean baieztatu du larunbatean Bilbon hasiko den Frantziako Tourrean lehiatuko den zortzikotea.
Fermin Aramendik (Ataun, 1959) makina bat urte darama Tourraren jarraipena egiten ETBrentzat. Aurtengo jarraipena berezia izango da, noski. Lehen hiru etapak oso-osorik emango dituzte.
ñaki Urdangarin (Zumarraga, 1956) urtero joaten da Frantziako Tourra ikustera. Hasieran lagunekin joaten zen eta gaur egun emazte Axunekin joaten da. Aurten, Euskal Herritik abiatzen denez, inoiz baino etapa gehiago ikusiko ditu. Bilboko eta Baionako etapak ikusiko ditu, eta Pirinioetara ere joango da.
Suitzako Itzuliko sailkapen orokorrean 12. postua lortuta iritsiko da Tourrera Ion Izagirre Insausti (Ormaiztegi, 1989). Asteburuko Espainiako Txapelketetan ez da lehiatuko, eta astebetez etxean egonda, etapa bat, garaipen bat lortzea izango du helburu. Tourrean etapa bat irabazitako bigarren goierritarra da. 2016ko uztailaren 26an jaso zituen besoak Morzinen, Alpeetan.