Alex Aranburu eta Gorka Izagirre Frantziako Tourrera

Movistar Team txirrindulari taldeak gaur goizean baieztatu du larunbatean Bilbon hasiko den Frantziako Tourrean lehiatuko den zortzikotea.

Alex Aranburu eta Gorka Izagirre, apirilaren 19an, Herven (Belgika), Fleche-Walonian, Suitzako Itzulian. ARGAZKIA: Luc Claessen

Gaur goizean baieztatu berri du Movistar taldeak Alex Aranburu ezkiotarra eta Gorka Izagirre ormaiztegiarra Frantziako Tourrean izango direla. Berezia izango da aurtengoa bi goierritarrentzat, batetik, lasterketa etxean hasteko aukera izango dutelako eta bestetik, eta batez ere, Aranbururentzat lehendabiziko Tourra izango delako.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa