Ikusmin handia piztu du lagun arteko lasterketa-desafioak, eta jende asko joan da Ezkiora. Herri Festa ospatuko dute gaur.


Ikasleak, irakasleak, gurasoak eta herritarrak elkartzeko festa ari dira egiten.

Zaldibiako jaietan mozorrotuen eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata. Eguerditik aurrera, mozorro koloretsuz bete dute plaza.

Beasaingo elkarteen lana ikusarazi eta hari balioa emateko eguna izan da gaurkoa. Bakuntzako kideek, dantza ikuskizuna eskaini dute.

Bealak taldeak antolatutako XV. Errelebo lasterketa jokatu da gaur Beasainen. Mailaz maila, launako taldeetan, 700 haur aritu dira korrika.

Bi aizkolari goierritarrek 23 urtez beheko edozein bikoteri bota zioten desafioa, baina atzo Kantabrikora ez zen inor agertu.

Goizean haurren jolasak egin dituzte, eta ondoren umeen bazkaria. Arratsaldean ere kirol eta kultura eskaintza egongo da jaietan. Bihar, Mozorro Eguna izango da.

Goierritarrak Tolosako Kantabriko jatetxean egongo dira desafioa ixteko asmoan, 19:00etatik aurrera, gaur. 20 kana-erdiko moztea proposatuko dute.

Saltokian kalteak eragiteaz gain, dirua, produktuak eta objektuak eraman zituzten. Beste atxilotu bat ere izan zen, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita.

50. Kilometroak Lazkaon, Festak Zaldibian eta Zumarragako Etxeberria auzoan, Ezkioko Herri Festa, IX. Asteburua solidarioa Legorretan, 30. Asteburu Mikologikoa Legazpin, ikuskizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

PSE-EEren udal taldea abstenitu egin da ordenantza fiskalen bozketan. Azaldu duenez, udal gobernuak %2,9ko igoera orokorra aurreikusi du.

Urriaren 25ean Ormaiztegin hasiko da ziklo kros egutegia. Abenduaren 12an Gabirian, 13an Seguran eta 19an Ataunen izango dira

Haitz Lasa eta Hodei Caballero omenduko dituzte gaur 19:00etan, beste bederatzi korrikalariekin batera. Azken urtean errekorrak ondu dituzten atletak izan dira.

500 euroko balioa duten bi opor-txe banatuko dituzte, Ediren Bidaiak-en eskutik.

Bost ikastola: Legazpi, Ordizia, Urretxu-Zumarraga, Beasain eta Lazkao. 14 eta 16 urte bitartekoentzat lehiaketa da, talde lana eta sormena sustatzeko.

09:00etan alebin mutilen txanda izango da, 10:15ean alebin neskena, 11:30ean benjamin neskena eta 12:30ean benjamin mutilena.

Txillida Lantokian dago ikusgai, eta ostiralean, larunbatean eta igandean egongo da irekita. 1972ko Legazpi erakusten duen ikus-entzunezkoa ere ikusi daiteke bertan.

Taldeak osatu badira ere, oraindik badira lekuak C2 mailako taldean. Ostegunetan izango da, 17:30etik 20:0era, Ordiziako euskaltegian.





