
Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako finala Antzuolan jokatuko da larunbatean. 134 bikote ariko dira guztira, eta horietatik 32 sailkatuko dira final nagusira. Sailkatutako bikoteen zerrenda, albistean.

Gabriel Moreno eta Ekaitz Jaunarena zumarragarrek beraien konbateak irabazi zituzten.

Emakume langileek jasaten duten zapalkuntzaren aurrean «euste horma» bat eraikitzeko «batzera eta borrokatzera» deitu ditu Goierriko emakumeak Itaia mugimenduak, martxoaren 8an.

Lasterketa luzean bi herritar izan dira irabazleak: Beñat Ibañez gizonezkoetan eta Adirane Peñagarikano Esteibar emakumezkoetan.

GOIERRIKO HITZA, Goierri Irrati Telebista eta Segura Irratia eskualdeko proiektu komunikatibo multimedia bat sortzeko lanean ari dira.

Martxoaren 12an estreinatuko dute ikuspuntuekin-entzunezkoa Zelai Arizti aretoan.

Martxoaren 18ra arte egin daitezke Nafarroako kontserba produktuen eskaerak Errigoraren webgunean, edo tokian tokiko taberna eta dendetan inprimakiak betez.

Landarlamen Ingurumen Elkarteak alegazio kanpaina berria antolatu du eta herritarrei eta elkarteei alegazioak jartzeko deia egin diete.

Martxoan Bertsoa txapelketaren hasiera Urretxu-Zumarragan, 'Supituki' antzerki inprobisatua Zaldibian, Afrikako doinuak Legazpiko Gaztetxean, IV. Kinto Eguna Ataunen, Lazkaoko inauteriak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Alfabetoaren hizkiak errepasatuko dituzte, eta atal bakoitzean bertsolari bat gonbidatuko dute. Elkarrizketetan sorkuntza prozesuan sakondu nahi dutela iragarri du Beñat Hach Embarek 'Bertsolari' aldizkariko koordinatzaile ormaiztegiarrak. Mikele Arizkorreta legazpiarrak aurkeztuko du bideopodcast-a.

Bakarrizketa saioak Legazpin eta Ormaiztegin, Herriarteko Bertsolari Txapelketaren Goierriko azken kanporaketa Ataunen, Urolako trenaren mendeurreneko ekitaldiak Zumarragan, hitzaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia. Ikus agenda albistean.

Inauterietako ekitaldi ugari igandera bitartean, Antzerki Garaia Ordizian, Herriarteko Bertsolaritza txapelketaren bigarren kanporaketa Ordiziako Kiska tabernan, erakusketak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Antzezlan bana Ataunen, Beasainen eta Zumarragan, bertso eskaintza zabala –tartean Gipuzkoako Herriartekoaren hasiera–, Kilometroak Txikia Lazkaon, dantza emanaldiak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Otsailaren 5eko 12:00ak arte parte hartu daiteke zozketan. Hitzakide direnek soilik dute parte hartzeko aukera.

Bigarren izan dira Gorka Holgado eta Ignacio Torres. Ostiralean jokatu zen, Matxinbentako Santa Ageda festei hasiera emateko.

Urtarrileko lehen bilera errondaren ondoren, Goierriko hamalau herritan otsailean egingo diren bilera egunak iragarri ditu.