Goierriko 32 bikote Gipuzkoako mus finalera
Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako finala Antzuolan jokatuko da larunbatean. 134 bikote ariko dira guztira, eta horietatik 32 sailkatuko dira final nagusira. Sailkatutako bikoteen zerrenda, albistean.
Bi bikote sailkatu ziren Araman Gipuzkoako finalerako: Jose Manuel Ezkerra eta Ramon Jimenez, eta Xuban Iziar eta Harriet Rivera.Hitza Herriz herri kanporaketak jokatu ondoren, Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako Gipuzkoako finalean 32 bikote goierritar arituko dira martxoaren 7an, larunbatean. Guztira, 134 bikote lehiatuko dira musean Antzuolako udal pilotalekuan, 15:00etatik aurrera.
Larunbatean zazpi herrialdeetako kanporaketak jokatuko dira: Arabakoa Kanpezun, Bizkaikoa Lezaman, Nafarroa Beherekoa Isturitzen, Nafarroa Garaikoa Iruñean, Lapurdikoa Urruña-Pausun, Zuberokoa Urdiñarben eta Gipuzkoakoa Antzuolan. Aurten 2.690 bikote aritu dira herriz herriko kanporaketetan, inoiz lortu den bikote kopuru gehiena. Nafarroa Garaian 1.031
bikote aritu dira, parte-hartzaile gehien izan duen herrialdea izan da.
Euskal Herriko finala
Euskal Herriko final handia Villabonan (Gipuzkoa) jokatuko da, hilaren 28an. Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako irabazlea 128 bikoteren artean erabakiko da.
GOIERRIN SAILKATUTAKO BIKOTEAK
- Arama. J.M. Ezkerra-R.Jimenez eta X.Iziar-H.Rivera.
- Ataun. H.Zabaleta-E.Imaz eta J.Erguedas-M.Morea.
- Beasain (Arrano). E.Ruiz-J.Bidegain eta M.Zudaire-M.De la Hera.
- Beasain (Arriaran). J.Guillorme-I.Torres eta I.Mendizabal-M.Mendizabal.
- Ezkio. J.Muñoz-J.Etxeberia.
- Gabiria. J.Murua-A. Vazquez.
- Idiazabal. I.Urkia-J.Azurmendi.
- Itsasondo. J.Longarte-E.Lorence, A.Lasa-I.Lasa eta L.Zunzunegi-L.Olasagasti.
- Legazpi. J.Telleria-J.Gabilondo eta J.Etxeberria-M.Bereziartua.
- Legorreta. I.Labaien-H.Ezeiza eta R. Neto-E.Latienda.
- Mutiloa. X.Matxain-B.Suarez eta J.Zabaleta-A.Agirre.
- Olaberria. J. Idiakez-J.Esnaola eta I.Imaz-H.Herguedas.
- Ormaiztegi. J.Zabala-A.Zabala eta J.M.Urbieta-J.Miguel Loidi.
- Segura. F.Lardizabal-X.Agirre eta J. Sarasola-A.Alustiza.
- Urretxu. T.Iribarri-F.Gallardo.
- Zaldibia. H.Irastorza-M.Atxaga, A.Luque-U.Zeberio eta I.Mendizabal-J.Mendizabal.
- Zerain. O.Iparragirre-M.De Prado eta E.Altuna-A.Chorens.













