Ampo Ordizia – VRAC Quesos Entrepinares
Ampo Ordiziak igandean jokatuko du liga erregularreko azken partidua. Altamiran izango da, 12:00etan hasita, eta VRAC Quesos Entrepinares, ligako egungo txapelduna izango du bisitan. Ordiziarrak sailkapeneko laugarren tokia lotuta dute eta play offeko final laurdenetako aurkaria zein talde izango duen asteburu honetako emaitzen arabera ezagutuko da. Valladolideko taldea, aldiz, sailkapeneko bigarren tokian dago eta mirari... Read More
Ampo Ordiziak igandean jokatuko du liga erregularreko azken partidua. Altamiran izango da, 12:00etan hasita, eta VRAC Quesos Entrepinares, ligako egungo txapelduna izango du bisitan. Ordiziarrak sailkapeneko laugarren tokia lotuta dute eta play offeko final laurdenetako aurkaria zein talde izango duen asteburu honetako emaitzen arabera ezagutuko da.
Valladolideko taldea, aldiz, sailkapeneko bigarren tokian dago eta mirari bat gertatu beharko litzateke lehenengoa eskuratzeko, hau da, Altamiran irabazi egin beharko luke eta aurretik duen El Salvadorrek galdu Pepe Rojon Hernaniren kontra. Marotias-Garmendiaren mutilak mirari hori egin bihurtzeko ahalegin guztia egingo duen taldea izango dute aurrean. Izan ere, lehenengoa izanda finala jokatuko balu bere zelaian izango litzateke final hori.
Ordiziarrek maiatzeko lehenengo asteburuan jokatuko duten final laurdenetako aurkariaren izena asteburu honetan ezagutuko dute. Bosgarren tokian amaitzen duena izango da. Une honetan toki horretan dago FC Barcelona 56 puntuekin, eta atzetik ditu Burgosko Aparejadores 54rekin eta UE Santboiana 52rekin. Barcelonaren esku dago bosgarren tokiari eustea. La Vilaren kontra ariko da aste honetan, eta Alikanteko taldeak ez dio lana erraztuko kontutan izanda Ohorezko mailan mantentzeko saiakera egingo duela.
Landaren aurreko larunbatean Landaren egindako partidua gogoan izanda, Ampoko jokalariek argi dute borrokatu egin beharko dutela Altamirako zaleen aurrean. Ez zen arratsalde ona izan Hernanira joan zirenentzat.
Julen Goia eta Joubert Engelbrech zelai gainean egotea aurreikusten da, osatuta iada. Unai Lasak ezingo du jokatu, zigortuta baitago bigarren eta azken astez.