
Auzitegi Gorenak ‘herriko tabernen’ aurkako epaia berretsi du. Duela urtebete eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak 35/02 sumarioaren edo ‘herriko tabernen’
auziaren epaia, baina abokatuek Gorenean helegitea aurkeztea erabaki zuten. Auzitegi Nazionalaren apaiak 103 taberna konfiskatzea agindu zuen “ETArekin eta haren inguruarekin harremana” izatea egoitza.
Espainiako Estatuaren esku geldituko dira taberna guztiak. Horien artean daude Goierriko zortzi herriko taberna.
- Aldiri elkartea (Urretxu)
- Ama Lur (Zumarraga)
- Antsoategi Elkartea (Lazkao)
- Arrano Elkartea (Beasain)
- Elorri Elkartea (Segura)
- Irriki Elkartea (Ordizia)
- Legazpi Eginez (Legazpi)
- Osinberde Elkartea (Zaldibia)
Jon Gorrotxategi beasaindarrari urte eta erdiko zigorra ezarri dio Auzitegi Gorenak, eta inhabilitazioa epe horretan. 2002ko apiriletik 2004ko maiatzera kartzelan egon zen auzi hau zela eta, beraz orain ez du kartzelara itzuli beharko.
Herriz herri elkarretaratzea egingo dituztela aurreratu du Eleak Mugimenduak.
- Beasainen 19:30ean Arrano aurrean.
- Ordizian 19:30ean plazan.
- Zumarragan 20:00etan plazan.
- Seguran 20:00etan plazan
- Lazkaon 20:00etan plazan.
- Zaldibian 19:00etan batzarra egingo dute.
Seguran, Zumarragan eta Lazkaon 20:00etan elkartuko dira epai