Bayern de los Caidos irabazle Legazpiko Futbol-7 txapelketan
Astropotrok taldea hartu den mendean penaltietan, partida bana berdinduta bukatu eta gero. Los Pelegrinos sailkatu da hirugarren eta Deportivo de la Cornuda laugarren.

Legazpiko Irene Paredes futbol zelaia bete-bete eginda eta primerako giroa zegoela jokatu dira gaur eguerdian Legazpiko Futbol-7 txapelketaren finalak. Aurten ia 500 partaide izan ditu txapelketak –neska zein mutil–, eta ia beste horrenbeste lagun ari dira ospatzen ligaxkaren bukaeran Azokan egiten ari diren bazkarian.
Bi partida jokatu dira gaur. Hirugarren eta laugarren posturako lehian Los Pelegrinos eta Deportivo de la Cornuda aritu dira, eta lehenak nagusitu dira (4-2).
Ondoren jokatu da final nagusia Bayern de los Caidos eta Astopotrok taldeek. Lehenek 1 eta 0 irabaziko zutela zirudienean, bigarrenek partida berdintzea lortu dute azken minutuetan, eta luzapena jokatu behar izan dute. Han golik ez, eta azkenean penaltietan Bayern de los Caidos izan da garaile.
Bakarkako sariak ere bai
Taldekoak ez ezik, bakarkako sariak ere banatu dituzte. Jokalari onenak Ainara Agirre eta Xabi Arana izendatu dituzte; Goleatzaileenak Nora Aizpuru eta Mikel Zubizarreta izan dira; atezain onena, Igor Baigorri; eta jokalari beteranoena, Guti.

























































