‘Idiazabal txuri-beltzean” liburua aurkeztu dute
Idiazabalgo historia jasotzen duen argazki bilduma argitaratu du Ikerketa Taldeak eta Udalak. Guztira 300 argazkirekin osatutako liburua da Idiazabal txuri-beltzean, eta denak herritarrek utzitakoak dira. 1900 eta 1975 urteen artean ateratako argazkiak dira guztiak, “1975etik aurrera hasi zirelako koloretako argazkiak egiten eta urte horrek hainbat aldaketa ekarri zituelako”, argitu du Xabier Urteagak. Liburuan bildutako 300 argazkiez gain beste 700 inguru ere bildu dituzte. Denen artean politenak aukeratu dituzte bilduma osatzeko eta argazki bakoitzaren ondoan hainbat datu ere jarri dituzte: urtea, lekua, argazkian agertzen direnen izenak… Datu horiek denak biltzeko ere herritarren laguntza izan dute Ikerketa Taldeko kideek. Gillermo Urrestarazuk zehaztu duenez, “hiruzpalau arratsaldetan elkartu gara eta denon artean bildu ditugu datuak. Dena eginda genuela uste genuenean herritarren batek beste daturen bat ematen zigun eta berriro hasieratik hasi behar izaten genuen”. Liburuko argazki guztiak hamar ataletan daude banatuta: herria, herritarrak, festak eta ospakizunak, Ursuaran, kirolak, lana, eskola, erlijioa, irteerak eta bitxikeriak. Guztiek, herriak azken hamarkadetan izan duen aldaketa erakusten dute. Baita idiazabaldarrak zenbat aldatu diren ere, eta horrekin guztiarekin gizartean eman den aldaketa ere bai. 2005etik bilketa egiten Idiazabalgo Ikerketa Taldea 2005ean hasi zen lanean. Herriko historia biltzeko asmoa zuten, baina modua falta zitzaien. Eusko Ikaskuntzako kideek eman ziten laguntza eta [...]
Idiazabalgo historia jasotzen duen argazki bilduma argitaratu du Ikerketa Taldeak eta Udalak. Guztira 300 argazkirekin osatutako liburua da Idiazabal txuri-beltzean, eta denak herritarrek utzitakoak dira. 1900 eta 1975 urteen artean ateratako argazkiak dira guztiak, “1975etik aurrera hasi zirelako koloretako argazkiak egiten eta urte horrek hainbat aldaketa ekarri zituelako”, argitu du Xabier Urteagak.
Liburuan bildutako 300 argazkiez gain beste 700 inguru ere bildu dituzte. Denen artean politenak aukeratu dituzte bilduma osatzeko eta argazki bakoitzaren ondoan hainbat datu ere jarri dituzte: urtea, lekua, argazkian agertzen direnen izenak… Datu horiek denak biltzeko ere herritarren laguntza izan dute Ikerketa Taldeko kideek. Gillermo Urrestarazuk zehaztu duenez, “hiruzpalau arratsaldetan elkartu gara eta denon artean bildu ditugu datuak. Dena eginda genuela uste genuenean herritarren batek beste daturen bat ematen zigun eta berriro hasieratik hasi behar izaten genuen”.
Liburuko argazki guztiak hamar ataletan daude banatuta: herria, herritarrak, festak eta ospakizunak, Ursuaran, kirolak, lana, eskola, erlijioa, irteerak eta bitxikeriak. Guztiek, herriak azken hamarkadetan izan duen aldaketa erakusten dute. Baita idiazabaldarrak zenbat aldatu diren ere, eta horrekin guztiarekin gizartean eman den aldaketa ere bai.
2005etik bilketa egiten
Idiazabalgo Ikerketa Taldea 2005ean hasi zen lanean. Herriko historia biltzeko asmoa zuten, baina modua falta zitzaien. Eusko Ikaskuntzako kideek eman ziten laguntza eta taldeko kide denek aho batez onartu zuten ia argazki bilduma egitea. Ordutik herritarrek utzitako argazkiak artxibatu eta digitalizatu ditu Eusko ikaskuntzak, eta webgunean jarri ditu 800 inguru. Idiazabalgo Udaleko artxiboan ere gordeta daude argazkiak modu digitalean.
2007ko eta 2008ko San Blas jaietan egindako erakusketetan igaro ziren lehen aldiz argazkiak digitaletik papera. Bildumarekin ordea, herritarren esku daude orain berriz ere. Liburua eskuratu nahi duenak udaletxean erosi ahalko du aurrerantzean hamabost euroan.