Upabi baserria eraisteko lanekin hasi dira
Gaur arratsaldean hasi dira CAF lantegitik Guardia Zibilaren kuartelera doan Agerrebidea errepidearen kontra dagoen Upabi baserria botatzeko lanekin. Inguruko zuhaitza eta sastrakak mozten ari dira, bihar hondemakina sartu eta baserria goitik behera eraisteko. Gaur egun CAF lantegiaren jabetzakoa da Upabi, eta behin baserria botata, lantegiak egin nahi duen Berrikuntza Gunearen urbanizazioa lanei ekingo diete. Lan nagusiak bihar egingo dituztenez, CAFetik N-1 errepidera joateko bidea itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara. Sona handiko sagardotegia Azken urteetan Upabin inor bizi izan bada ere, Ordizian sona handia izan duen baserria izan da, urte askoan sagardotegia izan baitzen. 36ko gerra lehertu aurretik, esaterako, 2.000 litroko sei upel eta 500 litroko beste zenbait barrika zituen. Matxaka elektrikoa zuen, baina dolarea eskuzkoa. Urtean 30.000 bat litro egiten zituzten, eta sagar gehiena baserri inguruko sagastietatik ateratzen zuten. Sagardoa basoka eta litroka saltzen zuten. Janaria zerbitzatzen zuen sagardotegi bakanetakoa zen, eta atarian zuen arboladian tokan aritzen zen jendea. 1953. urteko uholdeak kalte handia eragin zituen Upabin, baina hala eta guztiz ere 1972. urtera arte irekita egon zen. Andres Aranburu eta Facunda Tolosa bikotea aritzen zen sagardotegian, eta haiei Ramon eta Jose Mari Jauregi anaiek laguntzen zieten.
Gaur arratsaldean hasi dira CAF lantegitik Guardia Zibilaren kuartelera doan Agerrebidea errepidearen kontra dagoen Upabi baserria botatzeko lanekin. Inguruko zuhaitza eta sastrakak mozten ari dira, bihar hondemakina sartu eta baserria goitik behera eraisteko. Gaur egun CAF lantegiaren jabetzakoa da Upabi, eta behin baserria botata, lantegiak egin nahi duen Berrikuntza Gunearen urbanizazioa lanei ekingo diete. Lan nagusiak bihar egingo dituztenez, CAFetik N-1 errepidera joateko bidea itxita egongo da 07:00etatik 15:00etara.
Sona handiko sagardotegia
Azken urteetan Upabin inor bizi izan bada ere, Ordizian sona handia izan duen baserria izan da, urte askoan sagardotegia izan baitzen. 36ko gerra lehertu aurretik, esaterako, 2.000 litroko sei upel eta 500 litroko beste zenbait barrika zituen. Matxaka elektrikoa zuen, baina dolarea eskuzkoa. Urtean 30.000 bat litro egiten zituzten, eta sagar gehiena baserri inguruko sagastietatik ateratzen zuten.
Sagardoa basoka eta litroka saltzen zuten. Janaria zerbitzatzen zuen sagardotegi bakanetakoa zen, eta atarian zuen arboladian tokan aritzen zen jendea. 1953. urteko uholdeak kalte handia eragin zituen Upabin, baina hala eta guztiz ere 1972. urtera arte irekita egon zen. Andres Aranburu eta Facunda Tolosa bikotea aritzen zen sagardotegian, eta haiei Ramon eta Jose Mari Jauregi anaiek laguntzen zieten.