Ikasleentzat jai eguna izango da apirilaren 4a, Euskal Herriko Itzuliaren hasiera dela eta
Zumarragako eta Urretxuko hiru eskolatako ikasleek jai izango dute apirilaren 4an. Euskal Herriko Itzulia Zumarragatik irtengo da aurten, egun horretan. “Eskolekin hitz egin genuen eta Hezkuntza sailarekin, egun horretan autobusez eskolara iristea ez da posible izango eta umeek gozatzeko aukera izatea nahi genuen” esan du Mikel Serrano alkateak.
Atzo, Zumarragan hasiko diren bi etapen logotipoa aurkeztu zuten Ispilla kiroldegian. Logotipoa Urretxu-Zumarragako Ikastolako Aitor Corcuerak egin du. Udalak logotipoa bilatzeko lehiaketa martxan jarri zuen eskolatako haurren artean, 90 ikaslek parte hartu dute. Logotipoa Udalak Itzuliko bi etapen bueltan plazaratzen dituen eskuorri guztietan jarriko dute eta mila pin atera dituzte. Aitor Corcuerak etapak zuzenean jarraitzeko aukera izango du, antolakuntzaren auto batean joango baita.