Martxoaren 6ko errugbi festa antolatu zuen taldearen eskertza laguntzaileei
Joan den martxoaren 6an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egin zen bazkari erraldoia –mila lagunetik gora elkartu ziren– antolatzen aritu zen taldeak “eskerrik beroenak” eman nahi dizkie antolakuntza posible egin zuten laguntzaile eta k...
Joan den martxoaren 6an Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan egin zen bazkari erraldoia –mila lagunetik gora elkartu ziren– antolatzen aritu zen taldeak “eskerrik beroenak” eman nahi dizkie antolakuntza posible egin zuten laguntzaile eta kolaboratzaile guztiei. “Zuek guztion laguntzarik gabe, oso zaila zatekeen igandean bizi izan genuen egun zoriontsua ospatzea. Eskerrik asko gure ilusioa gauzatzen laguntzeagatik”, dio oharrak.
Honako norbanako, talde, tarbena eta erakundeei eman nahi dizkiete eskerrak: Basoa, Carniceria Montoya, Zeberio, Cafe Baque, Begue, Bar Olano, Ilunpe, Pottoka, Pub Amonane, Txindoki Taberna, Arantxa Taberna, Pinto, Martinez, Herrikoa, Goiagi Okindegia, Unanue, Foto Ordizia, Alberto Inza, Ikena, Fontaneria Alotza, Busbu, dantzariak, txistulariak, txaranga, OREko gazteen taldea, Erramun Amondarain eta bere lantaldea, Ordiziako Udala, Ruiz soinu teknikaria eta gainerako kolaboratzaile guztiak.
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren azken partida jokatu zen egun horretan, eta Ampo Ordiziak erraz hartu zuen ligako txapeldun La Vila taldea. Goizeko ordu txikietan bukatu zen festa Ordiziako herrigunean.