Bihar Lupe Lekuona ipuin kontalaria izango da Zegaman
Aste Santuko oporretarako Zegamako liburutegiak prestatutako egitarauaren barruan, bihar, apirilak 19, Lupe Lekuona ipuin kontalariak Animalien ipuinak kontatuko du Zegamako kultur etxean. 17:00etan 3tik 5 urte bitarteko haurrentzako saioa egingo du...
Aste Santuko oporretarako Zegamako liburutegiak prestatutako egitarauaren barruan, bihar, apirilak 19, Lupe Lekuona ipuin kontalariak Animalien ipuinak kontatuko du Zegamako kultur etxean. 17:00etan 3tik 5 urte bitarteko haurrentzako saioa egingo du, eta ordu erdi beranduago 6tik 9 urte bitarteko haurrentzako saioa. Bestalde, etzi, 3 urtetik gorako haurrek bi ipuin -Tigrea eta Astoa- entzun ahal izango dituzte kultur etxean, 16:30ean.