Biok Zerbitzuakek galdu egin du Araberri liderraren kontra
Partida zaila zuten asteburuan Biok Zerbitzuak taldeko mutilek, Araberri liderraren kontra eta etxetik kanpo jokatu behar zuten eta. Arabarrak nagusi izan ziren, eta beraiek jarri zuten partidaren erritmoa; hala ere, ordiziarrak gogor saiatu ziren, eta...
Partida zaila zuten asteburuan Biok Zerbitzuak taldeko mutilek, Araberri liderraren kontra eta etxetik kanpo jokatu behar zuten eta. Arabarrak nagusi izan ziren, eta beraiek jarri zuten partidaren erritmoa; hala ere, ordiziarrak gogor saiatu ziren, eta zenbait unetan, markagailua parekatzea ere lortu zuten. Aurreneko laurdena 15-13 bukatu zuten, etxekoen alde. Bigarrenean, tartea handitu zuten arabarrek (36-24). Hirugarren tartean ere beste bost puntuko aldea atera zion Araberrik Ordiziako taldeari. Azken laurdenean ordea, aldea jatea lortu zuten urdinek; hala ere, tartea handiegia zen, eta 61 eta 49 irabazi zuen etxeko taldeak.
Datorren asteburuan atsedenaldia izango dute goierritarrek, eta apirilaren 30eko partida prestatzeko aprobetxatuko dute hori. Partida “erabakigarria” izango dela azaldu dute taldetik; izan ere, neurketa hori irabazten duenak, “bigarren postua eskuetan izango du ia, eta ondorioz, baita igoera zuzena ere”.