Dantzari ‘txikiak’ Legazpin
Dantzari Txiki eguna ospatu zuten herenegun Legazpin. Korosti dantza taldeak prestatuta, hainbat herritako dantzari gaztetxoak Legazpin batu ziren, kalejirak eta dantza saioak eskaintzeko. Egun osoko jaialdiaren barruan bi dantza saio eskaini zituzten,...
Dantzari Txiki eguna ospatu zuten herenegun Legazpin. Korosti dantza taldeak prestatuta, hainbat herritako dantzari gaztetxoak Legazpin batu ziren, kalejirak eta dantza saioak eskaintzeko. Egun osoko jaialdiaren barruan bi dantza saio eskaini zituzten, biak ere Euskal Herria plazan: bata 13:00etan eta bestea 17:00etan. Herritar asko bertaratu zen dantzak ikustera.