Korrika batzordeak deituta bihar bilera egingo dute Seguran
Segurako Korrika batzordeak deituta bilera egingo dute bihar, apirilak 19, kultur etxean 19:00etan. Korrikari buruzko balorazioa egingo dute lehendabizi. Ondoren Segurako diru ekarpenak izango dituzte hizpide, eta azkenik bertaratutakoen iritziak ja...
Segurako Korrika batzordeak deituta bilera egingo dute bihar, apirilak 19, kultur etxean 19:00etan. Korrikari buruzko balorazioa egingo dute lehendabizi. Ondoren Segurako diru ekarpenak izango dituzte hizpide, eta azkenik bertaratutakoen iritziak jasoko dituzte, hobetu daitezkeen gauzak hobetzeko helburuarekin. Bukaeran tragoxka bat hartuko dute guztiek elkarrekin. Antolatzaileek dei egiten die herriko elkarte guztiei zein Korrikan parte hartu zutenei bertan parte hartzera.