Jubilatuen egoitzan jaialdia egingo dute igandean
Beasaingo jubilatuen elkarteak 29 urte betetzen ditu aurten, eta igandean jaialdia egingo dute. Araingoiti egoitzan, 10:00etan, egingo duten mezarekin hasiko dituzte ospakizunak jubilatuek, eta 12:30ean hamaiketakoa egingo dute egoitzan. Sabela beteta,...
Beasaingo jubilatuen elkarteak 29 urte betetzen ditu aurten, eta igandean jaialdia egingo dute. Araingoiti egoitzan, 10:00etan, egingo duten mezarekin hasiko dituzte ospakizunak jubilatuek, eta 12:30ean hamaiketakoa egingo dute egoitzan. Sabela beteta, oparien banaketa egingo dute, 13:30ak inguruan, eta egoitzan egindako jokoetako sariak ere banatuko dituzte.
Arratsaldera arte atseden hartuko dute, eta 17:30ean, Aurtzaka dantza taldekoek saioa egingo dute egoitzako aretoan. 18:30ean hasiko da dantzaldia. Ospakizunetako ekintzetan parte hartzeko, egoitzako txartela eta urteko kuota ordainduta izatea beharrezkoa izngo da.