Pilota jokoen finalak jokatu dituzte Ataungo lehiaketetan
Hilabeteko lehiaketen ondoren, larunbatean bukatu ziren Ataunen XVIII. Kirol Jarduerak, jokoan ziren lau pilota moldeetako azken neurketak eginda. Frontenisean, tenisean, eskuz eta paletan aritu dira ataundarrak. Finalak zapatu goizean jokatuko zituzte...
Hilabeteko lehiaketen ondoren, larunbatean bukatu ziren Ataunen XVIII. Kirol Jarduerak, jokoan ziren lau pilota moldeetako azken neurketak eginda. Frontenisean, tenisean, eskuz eta paletan aritu dira ataundarrak. Finalak zapatu goizean jokatuko zituzten.
Lehendabizi, 10:00etan hasita, fronteniseko eta teniseko finalak izan ziren, Auzoeta kiroldegian. Frontoiko modalitatean Iñigo Dorronsorok eta Harri Herguedas bikoteak irabazi du, 30 eta 23, Ander Larrionen eta Aimar Zalduaren aurka. Tenisean Ekhi Sukia da nagusi, Lander Imazi jokotan 2-0 irabazita gero.
Eskuz, Zubeldia-Munduate
Tenisean izan ezik gainerako kiroletan binaka aritu dira. Esku huskako finala, Andoni Zubeldiak eta Josu Munduatek 22 eta 17 irabazi zieten Aitor Azkonobietari eta Aimar Zalduari.
Azkenik, paletan Inazio Begiristainek eta Asier Tobarrek irabazi dute, 35-29, Iraitz Goikoetxearen eta Imanol Olaranen aurka.