Huescara joango dira Arrastakakoak, arroila jaitsiera egitera
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du uztaileko lehen astebururako. Uztailaren 2an, larunbata, Guara mendizerrara joango dira (Huesca, Aragoi), eta bertan Gorgas Negras arroila jaitsiko dute, Alcanadre ibaian behera. Igandean berriz, uztailaren ...
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antolatu du uztaileko lehen astebururako. Uztailaren 2an, larunbata, Guara mendizerrara joango dira (Huesca, Aragoi), eta bertan Gorgas Negras arroila jaitsiko dute, Alcanadre ibaian behera. Igandean berriz, uztailaren 3an, Ama Birjinaren Espoloi eskalada bidean ibiliko dira.
Irteeran parte hartzeko bi ekintzetan esperientzia izatea eskatu dute Arrastakakoek, arroilan zehar zailtasun handiko guneak daudelako eta ibilbidea oso luzea delako. Ibaiko ura oso hotza egongo denez, eta esfortzu fisiko handia egin beharko denez, teknikoki eta fisikoki prestatuta egotea ere eskatu dute.
Irteerari buruzko xehetasunak eta izen ematea datorren asteartean, ekainaren 28an, Ehunmiliaken bulegoan egingo den bileran emango dituzte (Iturrioz kalean). Bilera 19:30ean izango da, eta irteeran parte hartu nahi dutenen zalantzak ere argituko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak Arrastakaren webgunean edo 646 85 56 20 telefonora deituta eskura dezake. Irteeran zailtasun handiko ekintzak egingo direnez, parte hartzaile guztiek mendiko federatu txartela izan beharko dute. Ez dutenek ezingo dute irteeran parte hartu.