Udalean osatu dituzten hamaika batzordetan parte hartzeko deia egin dute
Beasaingo Udalak, «herritarren ekarpen, kezka eta iritziak jasoz gobernatzeko asmoa» azaldu du berriz ere, «herritar ororekin parte hartzerako bideak zabalduz». Hala, udala osatzeko sortu dituzten hamaika batzordeak berriz martxan jarriko dituztela iragarri dute. Hirigintza; Ogasuna eta Ondarea; Udal Antolakuntza; Euskera eta Kultura; Turismoa eta merkataritza; Ongizatea; Zerbitzu, Landa eta Ingurumena; Partaidetza, Berdintasuna, Immigrazioa eta Hezkuntza; Gazteria eta Kultura; Igartzako batzorde berezia; eta Arana kaleko batzorde berezia dira udalak osatu dituen batzordeak, eta hauetako edozeinetan parte hartu dezakete herritarrek. Batzordeetan parte hartu nahi duenak, irailaren 30era arte du izena emateko epea. Izena udaletxeko harrera bulegoan eman behar da, bertara joanda, telefonoz edo mezua bidalita (harrera@beasain.net). Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, batzordeen maiztasuna hilean behinekoa izango da, «beti ere batzorde bakoitzaren beharrean arabera». Batzorde irekiak izatearen helburua, «mahai gainean jartzen diren egoera, gai eta arazoak aztertu eta horiei irtenbide egokiena ematea» dela zehaztu du Agirrek. Parte hartze guneak Beasain herritar guztien artean eraitzeko, «udala herrira gerturatzea eta herritarrak udalera gerturatzea ezinbestekoa» dela azaldu du Zezilia Herrador zinegotziak. Horretarako parte hartzea bultzatu nahi dute, «egin beharrekoak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzeko». Hala, batzordeak, «parte hartzea posible egin dezaketen guneak» izango direla gehitu du Herradorrek. Dagoeneko hainbat herritarrek hasitako bideari heldu nahi diote, «dagoeneko lanean [...]
Beasaingo Udalak, «herritarren ekarpen, kezka eta iritziak jasoz gobernatzeko asmoa» azaldu du berriz ere, «herritar ororekin parte hartzerako bideak zabalduz». Hala, udala osatzeko sortu dituzten hamaika batzordeak berriz martxan jarriko dituztela iragarri dute.
Hirigintza; Ogasuna eta Ondarea; Udal Antolakuntza; Euskera eta Kultura; Turismoa eta merkataritza; Ongizatea; Zerbitzu, Landa eta Ingurumena; Partaidetza, Berdintasuna, Immigrazioa eta Hezkuntza; Gazteria eta Kultura; Igartzako batzorde berezia; eta Arana kaleko batzorde berezia dira udalak osatu dituen batzordeak, eta hauetako edozeinetan parte hartu dezakete herritarrek.
Batzordeetan parte hartu nahi duenak, irailaren 30era arte du izena emateko epea. Izena udaletxeko harrera bulegoan eman behar da, bertara joanda, telefonoz edo mezua bidalita (harrera@beasain.net).
Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, batzordeen maiztasuna hilean behinekoa izango da, «beti ere batzorde bakoitzaren beharrean arabera». Batzorde irekiak izatearen helburua, «mahai gainean jartzen diren egoera, gai eta arazoak aztertu eta horiei irtenbide egokiena ematea» dela zehaztu du Agirrek.
Parte hartze guneak
Beasain herritar guztien artean eraitzeko, «udala herrira gerturatzea eta herritarrak udalera gerturatzea ezinbestekoa» dela azaldu du Zezilia Herrador zinegotziak. Horretarako parte hartzea bultzatu nahi dute, «egin beharrekoak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzeko». Hala, batzordeak, «parte hartzea posible egin dezaketen guneak» izango direla gehitu du Herradorrek.
Dagoeneko hainbat herritarrek hasitako bideari heldu nahi diote, «dagoeneko lanean ari diren horiek inguratzen dituztenak ere lan hildo horietara gonbidatuz». Azken finean, herrian «auzolan kultura» bultzatu nahi du Beasaingo Udalak.
Herritarrek, nahi duten batzorde guztietan parte hartu ahalko dute, eta izena ematen dutenekin bilera egingo dute, «beraien eginkizunak zein izango diren zehazteko». Udalaren webgunean eta posta elektronikoz jakinaraziko dituzte batzordeetako gaiak.