Bihar egingo du aurreneko saioa liburutegian sortu berri den irakurle taldeak
Ordiziako herritarren artean euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko sortu den irakurle taldeak bihar egingo du lehen saioa udal liburutegian, 19:00etan. Talde horretan parte hartzeko zazpi lagunek eman dute izena, baina antolatzaileek argi dute martxa...
Ordiziako herritarren artean euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko sortu den irakurle taldeak bihar egingo du lehen saioa udal liburutegian, 19:00etan. Talde horretan parte hartzeko zazpi lagunek eman dute izena, baina antolatzaileek argi dute martxan jarri eran jende gehiago inguratuko dela. Irati Goikoetxeak gidatuko du taldea, eta bihar jakinaraziko du lehen liburuaren izenburua.













