Kirolari eta elikadurari buruzko solasaldia, Zaldibian
Xabier Muriel eta Itxaro Zabaleta izango dira hizlariak.
Xabier Muriel zaldibiarra, Iruñean duen kirol zentroan. Nutrizioa eta errendimendua kirolean solasaldia egongo da udaletxeko areto nagusian, ostegunean, maiatzaren 7an, 18:30ean. Xabier Muriel Movistar txirrindulari taldeko entrenatzaile zaldibiarra, eta Itxaro Zabaleta kirol errendimenduan eta dietetikan espezializatua izango dira hizlariak. Ondoren, mokadutxoa egongo da.













