Aizkorrira ura eta materiala eramateko deia
Boluntarioak Aizkorrin, ura eta materiala erametan, artxiboko irudian.Hitza Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren data gerturatzen ari da eta antolatzaileek boluntarioei deia egin die, urtero bezala, ura eta materiala Aizkorrira igotzen laguntzeko. Larunbat honetarako egin dute hitzordua. Zegamako plazan elkartuko dira 7:30ean eta handik abiatuko dira Aizkorri aldera. Urtero bezala, maratoiko antolatzaileek eramango dute hamaiketakoa parte hartzen duten boluntarioentzat.













