PSE-EEk edukiontzi marroia babestu du eta atez ateko bilketaren kontra agertu da
Zaborraren eta bilketa sistemen inguruko eztabaida indarra hartzen ari da, berriz ere. Beasain, Ordizia eta Lazkaoko PSE-EEko zinegotziek edukiontzi marroiaren aldeko apustua egin dute, eta hiru herri horietako alkateek, «berain kontura» atez ateko bilketaren alde egin dutela salatu dute. PSE-EEko kideen arabera, Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek, hiru herri horietan atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu diote Gipuzkoako hondakinen kontsortzioari, gutun baten bitartez. Horren aurrean, «beraien kontura» eta oposizioko alderdien iritzia kontuan hartu gabe jokatu izana leporatu diete. Alfonso Segade, Iñaki Dubreuil eta Juan Manuel Serna zinegotzi sozialistek sinatutako agiriaren arabera, PSE-EEk «bosgarren edukiontziaren aldeko apustu sendoa» egiten du, eta bere garaian edukiontzi horren erabilera bultzatzeko Sasieta Mankomunitatean hartutako erabakiak babesten ditu. Apustu hori, «sistema garbiagoa, erosoagoa eta merkeagoa delako; atez atekoa, aldiz, zikinagoa, deserosoagoa eta garestiagoa» dela uste dute. PSE-EEko hiru kide horiek, «gure herriek egunero hobetzen jarraitzea» nahi dutela diote, eta horretarako, «itxita eta toki publikoetan modu egokian ordenatutako edukiontziak» nahi dituzte. Birziklatzearen alde daudela diote, «baina ez jendea behartzen duten neurrien bidez; hori egiten du atez atekoak, eta guk hori baztertu egiten dugu». PSEko kideen ustez, atez atekoak «gure herrietako bizi kalitatea kaltetu» egingo luke; hala, etxe atarietan ez dutela «zabor poltsarik zintzilik ikusi nahi» esan dute. Azalpen eske Segadek, Dubreuilek eta [...]
Zaborraren eta bilketa sistemen inguruko eztabaida indarra hartzen ari da, berriz ere. Beasain, Ordizia eta Lazkaoko PSE-EEko zinegotziek edukiontzi marroiaren aldeko apustua egin dute, eta hiru herri horietako alkateek, «berain kontura» atez ateko bilketaren alde egin dutela salatu dute. PSE-EEko kideen arabera, Beasaingo, Ordiziako eta Lazkaoko alkateek, hiru herri horietan atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu diote Gipuzkoako hondakinen kontsortzioari, gutun baten bitartez. Horren aurrean, «beraien kontura» eta oposizioko alderdien iritzia kontuan hartu gabe jokatu izana leporatu diete.
Alfonso Segade, Iñaki Dubreuil eta Juan Manuel Serna zinegotzi sozialistek sinatutako agiriaren arabera, PSE-EEk «bosgarren edukiontziaren aldeko apustu sendoa» egiten du, eta bere garaian edukiontzi horren erabilera bultzatzeko Sasieta Mankomunitatean hartutako erabakiak babesten ditu. Apustu hori, «sistema garbiagoa, erosoagoa eta merkeagoa delako; atez atekoa, aldiz, zikinagoa, deserosoagoa eta garestiagoa» dela uste dute.
PSE-EEko hiru kide horiek, «gure herriek egunero hobetzen jarraitzea» nahi dutela diote, eta horretarako, «itxita eta toki publikoetan modu egokian ordenatutako edukiontziak» nahi dituzte. Birziklatzearen alde daudela diote, «baina ez jendea behartzen duten neurrien bidez; hori egiten du atez atekoak, eta guk hori baztertu egiten dugu». PSEko kideen ustez, atez atekoak «gure herrietako bizi kalitatea kaltetu» egingo luke; hala, etxe atarietan ez dutela «zabor poltsarik zintzilik ikusi nahi» esan dute.
Azalpen eske
Segadek, Dubreuilek eta Sernak, «Beasain, Ordizia eta Lazkaoko herritarrei atez atekoa jartzea zenbat kostako litzaiekeen azaldu dezatela» eskatu diete hiru herri horietako alkateei. PSE-EEren ustez, atez atekoak «udalaren diru kutxa hipotekatu» egingo luke, eta tasen igoera aurreikusten dute.
Zaborraren gaia konpontzea, «erronka garrantzitsua» dela uste dute, baina hori, «kontzientzia eta sentsibilizazioa landuta» egin behar dela uste dute, eta ez «inposaketa» erabilita.
Beasainen eta Lazkaon 2010. urtean jarri zuten edukiontzi marroia, eta Ordizian 2011n.