‘Hitzontzi’-rako ariketa berria proposatu dute
Hitzontzi lehiaketarako ariketa berria proposatu dute Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Aste honetan bi zerrenda bidali behar dituzte parte hartzaileek. Lehendabizikoan neskekin bakarrik erabiltzen diren euskal hitzak agertu behar dira (esaterako txolin) e...
Hitzontzi lehiaketarako ariketa berria proposatu dute Ekaitz eta Irati Goikoetxeak. Aste honetan bi zerrenda bidali behar dituzte parte hartzaileek. Lehendabizikoan neskekin bakarrik erabiltzen diren euskal hitzak agertu behar dira (esaterako txolin) eta bigarrenean mutilekin bakarrik erabiltzen direnak (adibidez kaikua). Bidalitako bi zerrendek hitz kopuru bera eduki behar dute. Parte hartzaileak produktuz betetako saski baten zozketan sartuko dira. Antolatzaileek banatzen duten laugarrena izango da jada. Hirugarrena Xabi Nabarrori tokatu zaio.