Olaberrian ireki dute Gabonetako jarduera sortako izen-ematea
OLABERRIA // Olaberriko haurrentzat aisialdiko jarduerak antolatu ditu Olaberriko Udalak, Gabonetarako. Abenduaren 22tik 31ra dira ekitaldiak. Batetik, 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat programa jarri du; eta, bestetik, hirutik 11 urtera artekoentzat....
OLABERRIA // Olaberriko haurrentzat aisialdiko jarduerak antolatu ditu Olaberriko Udalak, Gabonetarako. Abenduaren 22tik 31ra dira ekitaldiak. Batetik, 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat programa jarri du; eta, bestetik, hirutik 11 urtera artekoentzat. Izena abenduaren 10era arte eman liteke (943 88 14 34). Haur bakoitzeko 20 euro da, bigarren senidearena 18.