Urretxuko Labeaga kalea itxita egongo da gaur eta bihar
URRETXU // Urretxuko Labeaga kaleko errepidean konponketa batzuk egin behar dituzte gaur eta bihar. Horretarako, itxi egingo dute: gaur 15:00etatik 21:00etara eta bihar 08:00etatik 15:00etara. Bidearen mozketak autobus zerbitzuan eragina izango du. Aip...
URRETXU // Urretxuko Labeaga kaleko errepidean konponketa batzuk egin behar dituzte gaur eta bihar. Horretarako, itxi egingo dute: gaur 15:00etatik 21:00etara eta bihar 08:00etatik 15:00etara. Bidearen mozketak autobus zerbitzuan eragina izango du. Aipatutako ordu horietan, ordezko geltokiak egongo dira. Geltoki hauei buruzko informazioa ohiko geltokietan jarri dute.