Emakume musikariak
Beasaingo Udal Euskaltegiak banatu ditu Ttakun-ttakun! lehiaketako sariak. Goierriko bost emakume musikariren izenak asmatu behar izan dira lehiaketan. Martxoaren 8ari keinua egin nahi izan diote beste urte batez.Zein leku du emakumeak musikaren mundua...
Beasaingo Udal Euskaltegiak banatu ditu Ttakun-ttakun! lehiaketako sariak. Goierriko bost emakume musikariren izenak asmatu behar izan dira lehiaketan. Martxoaren 8ari keinua egin nahi izan diote beste urte batez.
Zein leku du emakumeak musikaren munduan? Galdera zuzena egin die Besaingo Udal Euskaltegiak Goierriko hiru emakume musikariri. Ttakun-ttakun! izena eman dioten lehiaketaren sari banaketan eman dute erantzuna Arantxa Gastesi, Sara Zufiaurre eta Garazi Zabaleta musikariek.Hiruak txikitatik daude musikaren mundura lotuta, eta horregatik aukeratu dituzte emakumeak musikaren alorrean duen paperaz hitz egiteko. Beasaingo musika eskolako zuzendaria da Gastesi, Euskadiko Orkestran lan egiten du Zufiaurrek eta Emusik2015 lehiaketako abestia egin du Zabaletak.
Euskaltegiak martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egiteko keinua egin du, aurten musikari eskutik helduta. Otsailaren 24tik asteartera arte (martxoak 3), eskualdeko musikari emakume baten inguruko hiru pista eman dituzte egunero, eta musikarien izenak asmatu dituztenen artean sari ezberdinak zozkatu dituzte.
Sari bat euskaltegiko ikasleen artean banatu dute, eta bestea herritarren artean. Euskaltegiko saria Fran Aizpun ikasleak eskuratu du, eta herritarren artean zozkatu dutena Mikel Olanok.
Musikaren inguruko solasaldi baten inguruan egin dute sari banaketa, eta bertan parte hartu dute hiru musikariek. GOIERRIKO HITZA egunkariak emandako bost kamiseta ere zozkatu dituzte ikasleen artean.
Bost emakumeren izenak
Udal euskaltegiko lehiaketan ezkutatu diren izenak bost izan dira: Garazi Zabaleta, Maria Amolategi eta Lore Aldaregia beasaindarrak, Irati Badiola zegamarra eta Sara Zufiaurre urretxuarra.