Txakur kakentzat zaborrontzorik ez
Ihurre auzoko txakur jabe bat naiz. Auzoan txakur kakentzat zaborrontzirik ez dagoela eta, Olaberriko udaletxera joan naiz kexua azaltzera. Udalaren erantzuna, zaborrontzi horiek garestiak direla izan da. Udalaren esanetan, Sasietarekin jarri dira har...
Birziklatzearen alde eta kaleak garbi izatearen alde egiten dugu, baina horretarako ez zaigu bitarteko egokirik jartzen. Errefusa biltzen duen edukiontzia asteazkenetan bakarrik erabil daiteke, txartel bidez irekita. Nora botako ditugu txakurrek sortzen dituzten hondakinak? Astebetez hustu gabe egoten diren errefusaren edukiontzira? Higuingarria iruditzen zait.












