Asteburuan abiatuko dira Zegaman San Bartolome jaiak
Bi asteburuz luzatuko da aurtengo San Bartolome jaien egitaraua Zegaman. Larunbat honetan hasiko da lehen zatia, eta hilaren 25era arte, asteartea, joango da. Hurrengo asteburuan ekingo diete berriz zegamarrek jaiei, eta larunbat eta igandean izango dira ekitaldiak.
Ohi den bezala, jaiak belearen jaitsierarekin hasiko dira, eta belearen agurrarekin amaitu. Tartean, era guztietako ekitaldiak izango dira, hala nola, kirola, bertsoak, musika, haurrentzakoak… Hauek, haurrek, izango dute beren eguna, eta baita kuadrillek ere, mozorro eta guzti gainera. San Bartolome eguna bera ere, hilaren 24a, berezia izango da, ohiko prozesioa, meza eta soka dantza izango direlako, eta baita aurreko urtean zehar jaiotako haurrei ongi-etorria ekitaldia ere.
EGITARAUA Abuztuak 22, larunbata. Mozorroen egunaAbuztuak 23, igandea
- 9:30. Herritarren arteko txirrindu probak.
- 11:30. Kuadrillak mozorroturik plazan elkartzea Txatxarro txarangarekin.
- 12:00. Jaien hasierako ‘Belearen jaitsiera’ eta kanpai-jotzea suziriekin.
- 14:00. Kuadrillen bazkaria Elizondo plazan.
- 18:00. XXXVIII. Zegamako Futbito txapelketako finala.
- 19:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira Txatxarro txarangarekin.
- 20:15. Mozorroen sari-banaketa.
- 00:00 – 02:00. Zopilotes Txirriaos taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 24, San Bartolome eguna
- 7:00. Gosaria udal arkupeetan.
- 10:00. Elkarteen arteko paella lehiaketa.
- 13:00. Paella lehiaketako sari banaketa eta ondoren paella dastatzea.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean.
- 17:00. Bezpera nagusiak San Bartolome emitan.
- 17:30. Herritarrentzat bolo-jokoa. Herriko agintariek emango diote hasiera txapelketari.
- 18:00. Goitibehera txapelketa Murgizelaitik abiatuta.
- 19:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira Tolosako dultzaineroekin.
- 21:00-22:00 eta 00:00 – 03:00. Oihan Vegarekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 25, asteartea. San Bartolome bigarrena. Umeen eguna.
- 10:30. Zegamako txistularien goiz eresia
- 11:00. San Bartolome ermitatik parrokiara prozesioa eta Meza Nagusia.
- 12:30. Soka-dantza herriko agintarien eskutik.
- 13:15. Haur jaio berriei ongi-etorria.
- 13:30. Tobera Musika Eskolako dantza taldearen dantza saioa.
- 12:30. 14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean.
- 16:30. Apar-jaia kultur etxeko plazan.
- 18:00. Pilota federatuen pilota partidak Toki Alai pilotalekuan.
- 19:30. Errandoi eta buruhandien kalejira herriko txistulariekin.
- 21:30. XI. Gazte Afaria Gazte Herexa elkarteak antolatuta.
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Drindots taldearekin dantzaldia plazan.
Abuztuak 29, larunbata. Kuadrillen eguna
- 10:00. Urteko hildakoen aldeko meza San Bartolome ermitan.
- 10:30. Toka txapelketa plazan, Olaberriko auzokideek antolatuta.
- 11:00. Haur jolasak Kultur Etxeko plazan, eta amaitzean sari banaketa.
- 13:30. Bertsolarien lehen saioa udaletxeko arkupean. Bertsolariak; Andoni Egaña, A.M. Peñagarikano eta Iñaki Murua. Gai jartzailea: Aitor Zabaleta.
- 12:30-14:00 eta 19:00-21:00. Pintura, taila eta eskulanen erakusketa Kultur Etxean.
- 14:30. Bertso-bazkaria Ostatun.
- 16:00. Puzgarriak Elizondo plazan
- 18:00. Bertsolarien bigarren saioa.
- 19:30. Sardina-jana eta sagardo-dastatzea kultur etxeko plazan.
- 19:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira Tobera Musika Eskolako trikitilariekin.
- 21:00-22:00 eta 00:00 – 03:00. Joselu Anaiak taldearekin erromeria plazan.
Abuztuak 30, igandea
- 10:00. Plater-tiroa Otzaurteko Bentaren atzealdean.
- 12:00. Herri kirolak herriko plazan.
- 13:00. Kuadrillak plazan elkartzea Joselontxo’s txarangarekin eta kalejira.
- 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
- 17:00. Dantza-lehiaketa Aitxuri Herri Eskolako patioan.
- 18:00. Jolasak gazteentzat Urgain-Berri atzean.
- 19:30. Kuadrillen kalejira buruhandi eta erraldoiekin batera Joselontxo`s txarangarekin.
- 21:30. Herri Afaria
- 21:00-22:00 eta 00:00-03:00. Guri5 taldearekin dantzaldia plazna.
- 10:00. LXXXII. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
- 10:00-11:30. San Bartolome txirrindu froga afizionatuentzat.
- 19:00. Buruhandiak plazan.
- 19:30. Afari merienda belearen entierroan parte hartuko dutenentzat.
- 22:00. Adio Beleari.














