Olatzagutiako errauste plantari buruz hitzaldia egingo dute Urretxun
Portland zementu enpresaren Olatzagutiako (Nafarroa) lantegian hondakinak errausteko planta jartzeko asmoari buruz hitzaldia antolatu du Urretxu-Zumarragako Gazte Asanbladak. Azalpenak emateaz gain, ekimenaren aurkako jaialdia prestatu dute, biharko.Hi...
Hitzaldia 18:00etan hasiko da, Gaztelekuan. «Errausketak zein kalte sortzen dituen ingurunean, abeltzaintzan eta nekazaritzan azalduko dute.
21:00etan afaria izango da. Txartelak Gaztelekuan eta Apatxen daude salgai. 22:30ean Total Arse eta No Retorno talde zarauztarrek kontzertua joko dute.
Bilerak, asteazkenero
Oporren ostean, gazte asanbladak ohiko martxari heldu dio. Bilerak asteazkenetan izango dira, 19:30ean, Gaztelekuan.












