Beasaingo Institutuko Talde feminista genero bereizketarik gabeko komun komunen aldeko borrokan murgilduta dago. Sentsibilizazio kanpainarako bi bideo egin dituzte. https://www.youtube.com/watc
Aurtengo ikasturtean talde feminista bat sortu da Beasain Institutuan; DBH4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek osatua dago. Azken aldian «jo eta su ari gara genero bereizketarik gabeko komun komunen alde». Talde feministak «komunen problematikari buruzko hausnarketa sakonak egin ondoren», zenbait ondoriotara iritsi da: «Komun komunen aldeko apustua egitera eraman gaituztenak».
Talde feministaren ondorioetako bat da, mutilen eta nesken komun bereizketak «binarismoa» sortzen duela: «Bereizketa horrek neskak eta mutilak soilik existitzen diren ideia indartzen du, eta bi sexu horietatik at dagoen edonor bere burua sailkatzera behartzen du». Ondorioz, gainerako genero guztiak ukatzen direla diote, «hauek diskriminatuz, euren buruak sailkatzera behartuz».
Era horretan, komunetan generoak eraikitzen direla uste dute: «Bi genero zurrun horiek bereiztean rolak eta jokabideak indartu egiten dira, eta hori argi eta garbi ikus dezakegu garbitasunean nahiz ispilua erabiltzeko joeran eta moduan».
Zentzu horretan, komunen ate kanpoko neska-mutilak sailkatzen dituzten kartelak kentzeko eskaera egin diote institutuko zuzendaritzari, «gu prest izanik lan horietan parte hartzeko edota geure eskuz egiteko».
Horrekin batera, mutilen pixa egiteko lekuak ez jartzea eta dauden tokietan kentzea ere eskatzen dute. Talde feministaren esanetan, «mutilek pixa zutik, publikoki eta lagun artean egiten dute, estali beharreko bakarra uzkia izango dute. Neskek, berriz, ekintza pribatua dute pixa egitea, gelatxo pribatu batzuk erabiltzen dituzte non euren gorputzak estaltzen dituzten».
Jarrera horiekin amaitzeko beharrezko ikusten dute mutilen pixa lekuak kentzea, «denak parekatze aldera komun berak erabiltzeko (etxean, pribatuan, ematen den eran)». Bide hori «errespetua garatzeko bidea da, garbitasuna eta bata bestearen begirunea garatuko baikenu».
Elbarrituen kasuan Talde feministakoek azpimarratu dutenez, «elbarrituak, beren sexuari erreparatu gabe, komun bakarra dute: komun komuna. Haien arazo fisiologikoari erantzuteko baino, horrek, gure aburuz, mezu bat dakarkigu atzetik, haiek gizaki asexualak direla, hain zuzen ere».
Sentsibilizazio kanpaina
Beasain Institutuko Talde Feminista sentsibilizazio prozesuan murgilduta dago, ikasleak eta irakasleak kontzientziatu na-hian. Horretarako, eta gainerako ikastetxeetara zabaltzeko bideoak ere egin dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.