Ekitaldi mordoa eta Herrialdeen Eguna, asteburuan Olaberrian
Olaberriko kultur aldian, asteburu bete-betea izango da, gaurtik igandera. Gaur haurrek sukaldari ikastaroa dute, Jolas-txokoan 17:00etan. Larriek, 20:00etan Ihurre Zaharrean, Frantziako xanpainak eta gaztak dastatuko dituzte.Bihar Joxe Kerejetaren ome...
Bihar Joxe Kerejetaren omenezko 20. Bola Txapelketa jokatuko da, 10:00etatik aurrera. Zuhaitz Eguna ere izango da, Kuttun guraso elkarteak antolatuta; zuhaitzak landatuko dituzte. 17:00etan zumba klase irekia dago, kalean.
Aitor Furundarena akordeoilariak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak kontzertua egingo dute, bihar 19:00etan, Ihurre Zaharra kultur etxean. 2 poliedro disko atera berriko piezak joko dituzte.
Igandean, herrialdeak
Etzi, 11:00etan, haurren bola txapelketa eta meza daude, Zeba abesbatzak kantatuta. Ondoren, 16. Herrialdeen Eguna gastronomia eta folklore topaketa ospatuko dute, frontoian. 12:30ean hasiko da.
Olaberrian bizi diren atzerriko komunitateek jatorriko herrialdeko jakiak, produktuak, jantziak eta ohiturak erakutsiko ditu. Guztira zortzi herrik izango dute ordezkaritza: Hego Euskal Herria —Euskadi eta Nafarroa bereizi dituzte—, Gaztela eta Leon, Galizia, Asturias, Errumania, Valentzia eta Maroko. Denak herrian bizi direnak dira.
Aurten, Valentzia izango da Herrialdeen Eguneko nabarmendua. Hango janaria eta ohiturak erakutsiko dituzte.
Sarrera erosi behar da frontoira sartzeko, 4 euro ordainduta. Nahi adina jan eta edan ahalko da gero, barruan. Aurrez Zezilionean, Ihurreko tabernan eta udaletxean eros daitezke.












